Historia

Bartzelonako Autobus Klasikoen Erakusketa Sagalés enpresak, TMB Fundazioak eta Autobusen Berreskurapen eta Kontserbaziorako Elkarteak (ARCA) egindako ahalegin bateratuen ondorioz sortu da.

Hiriko eta hiriguneko gainazal garraio kolektiboaren ondarea eta historia balioan jartzea da helburua. Material historikoaren jabe diren aldetik, eta hori zaintzen, kontserbatzen eta zaharberritzen diharduten hiru kultura ezberdinetatik abiatuta (enpresa publikoa, enpresa pribatua eta boluntario elkarte bat), helburua da publikoari ezagutaraztea, kolektiboki erabili den garraio izateagatik herritarren bizitzaren parte izan baita.

Antolatzaileen talde-lanak 2010ean eman zuen lehen edizioari hasiera, Iberiar Penintsulan parekorik ez zuen ekitaldi bati, etenik gabe jarraitu dena gaur arteko 11. ediziora arte. Nazioarteko izaera hartu du atzerriko parte-hartzaileei esker, urtero jarduera paraleloen kopurua handituz eta, batez ere, edizio bakoitzean parte hartzen duten ibilgailu kopurua areagotuz.